« Itzuli albistegira

Xolaren abenturak Marsh sariketako finalisten artean

2014-10-30  ¦  Sariak

Marsh sariketako epaimahiak aurtengo finalisten zerrenda jakinarazi du. Aukeratutako lanen artean dago Xolaren abenturak jasotzen duen lana, 2013an ingelesez argitaratu zena: The Adventures of Shola (Pushkin, 2013). Lehenago euskaraz argitaratutako 4 ipuinak biltzen ditu bere baitan.

Xolaren abenturak Marsh sariketako finalisten artean

Marsh Sariek urteko itzulpen libururik onena saritzen dute, haur eta gazte literaturaren alorrean.

Xolaren abenturak iaz argitaratu ziren ingelesez, guztiak batera, The Adventures of Shola izenpean (Pushkin, 2013). Kasu honetan ere, ingelesezko argitalpen guztietan bezala, Margaret Jull Costa izan da Atxagaren lana ingelesera eraman duena.

Epaimahaiak jakinarazi duenez, 6 dira finalera igaro diren lanak eta urtarrilean emango dute irabazlearen izena. Lehenago ere jaso du aipamenik Xolaren liburuak, The Independent egunkariak 2013ko liburu onenen artean sartu baitzuen.

Euskaraz, lau dira Xola zakurraren abenturak bildu izan dituzten liburuak [Xolak badu lehoien berri (1995, Erein) / Xola eta basurdeak (1996, Erein) / Xola ehizan (2000, Gara) / Xola eta Angelito (2004, Erein)] baina itzulpen ingeleserako, denak elkartu dira.