Fedea eta agnostizismoa Euskal Herriko politikan eta ekonomian

UEUk liburu berri bat argitaratuko du: “Ikasgai sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik“.

Parte hartzeko gonbidatu naute.

Ez dakit noiz plazaratuko den. Zirriborroak jadanik daude eginda… behin-behineko testuak.

UEU-k agian udazkenean liburua plazara jalgiko duelakoan…, hots, nahikoa luzatuko delakoan, hona hemen nire parte hartze apurraren zipriztin batzuk:

(i) Sarrera

Independentzia da kontua, independentzia politikoa eta ekonomikoa.

Hiru nazio desberdin ditugu aztergai: Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria.

Zertan ari dira, zer egin dute, zer proposatu dute?

Ikasi ote dugu ezer proposamen desberdinetatik?”

(ii) Fedea eta agnostizismoa

Euskaldun fededun omen…

Fededunak omen gara. Politikan eta ekonomian, gutxienez hiru arlotan oso fededun.

Hona hiru arloak:

(a) Mandanga1 versus autodeterminazio eskubidea2

(b) Ezkerraren afera3, eta

(c) Lan eta errenta banaketa versus lan bermea4

(iii) DTM

Sarrera gisa DTM aukeratu dut: Diru Teoria Modernoa (DTM)5, lan bermea barne, noski.

… zeren Warren Mosler-ek dioen moduan, Any school of thought that is not ‘MMT consistent’ is inapplicable with regards to any actual economy” (2013).”

(iv) Krisi ekonomikoa

Segituan krisi ekonomikoa6 ukitu dut

(v) Eskozia eta Katalunia

Eskoziari buruz eta Kataluniari buruz, blog honetan idatzitako hainbat sarrerataz baliatu naiz.

Besteak beste, honako puntuak ukitu dira: Eskoziaren aukera galdua, Eskoziaren ‘modeloa’ eta berorren inguruko interpretazio kezkagarriak, moneta propioaren inguran emandako azken eztabaida interesgarriak…

Kataluniak aparteko garrantzia dauka, hala politikan nola ekonomian. Warren Mosler eta Bill Mitchell bertan egon dira.

Euroguneko gabeziak eta moneta propioaren afera aztertu dira, baita neoliberalismoak daukan eragina maila ekonomikoan ere.

Arlo ekonomikoan, Antoni Soy-ren lanak eredugarriak dira.

Arlo politikoan kataluniarrak inbidiagarriak dira.

(vi) Euskal Herria

Euskal Herriarentzako proposamena hementxe ikus daiteke: Independentziarako bidean. Hortxe azaltzen diren linkak luze azaldu eta esplikatu ditut.

(Esan bezala, jatorrizko testua irakurtzeko, udazken arte itxaron behar da.)

To know or not to know, that’s the question!

Jakin ala ez jakin, horra hor arazoa!

Ad Majorem Vasconum Libertatem


Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude