Nola ordainduko duzu hori?

Eta ‘hori’ delakoa edozein gauza izan daiteke: obra faraoniko bat, Trump-en ‘Wall’, kasu, edozein munstrokeria…

Joe Weisenthal‏ @TheStalwart1

Guys. In today’s @markets newsletter (sign up here: http://link.mail.bloombergbusiness.com/join/4wm/markets-signup&hash=b9b2681361bede0e1069ca238efb1ec2 …) I wrote a plea to all the press covering the budget.

2017 mar. 6

Weisenthal-ek dioenez:

(i) Dirua potentzialki infinitua da2

(ii ) Baina baliabide errealak (lan-indarra, lanabesak, lehengaiak) eskasak dira

Hortaz, egin behar den galdera hauxe da:

Nondik etor daitezke baliabide errealak esfortzu hori errazteko?

Demagun Trump presidentearen azpiegiturarako trilioi (hots, bilioi europar) baten proiektua…

Harresia eraikitzeko erronka ez da dirua: Gobernuak topatu behar ditu 500.000 eraikin-langile gehiago urtero kontratatzeko, sinesgarria ez dena.

Weisenthal-ek honela bukatzen du bere oharra:

Diruari buruz, goian egindako galdera ez da batere inozoa. Galderaren barruan diruari buruzko ideologia zehatz bat dago. Hauxe: dirua eskasa dela edo eta defizitak txarrak direla.

Askoz hobea da funtsezko galdera zuzena egitea, hauxe:

Nondik etorriko dira baliabide errealak?


2 Badakiguna, DTM-ren bidez. Dolarrak teklatu baten bidez sortzen baitira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude