Teknologia eta ekonomia

Teknologiak ekonomiari lagundu ahal dio, asko gainera. Izan ere, gaur egungo diru sormena hala banku zentraletan (ditu ‘bertikala’) nola merkataritza bankuetan (diru ‘horizontala) konputagailu baten teklatuaren bidez egiten da, kasu bietan kostua zero izanik

Baina teknologia ez da ekonomia, inondik inora.

Azken albisteen harira, hitz pare bat.

Iratxe Esnaola-ren Bitcoin eta blockchain

(https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2018-02-15/hemeroteca_articles/bitcoin-eta-blockchain)

Blockchain-a transakzioen datu-base banatu bat da. Deszentralizatua. Eta banatuta gordetzen da informazio guztia. Blokeetan. Eta, hortaz, informazioa manipulatzeko, datu-basea instalatua dagoen ordenagailu guztiak manipulatu beharko lirateke

Asko entzuten da azkenaldian bitcoin moneta digitalaren gainean. Interneteko sarean oinarrituta sortu zen, eta finantza-sistema eta estatu eta gobernuen kontroletik kanpo dago. Hori da orain arteko sistemarekin apurtzen duena: diru mugimenduak ez dituela banku zentral edo gobernu batek kontrolatzen. Bitcoinarekin diru mugimendu bat egiteko ez da premiazkoa banku, notario, edo estatu baten bitartekaritza: ez baita fede-emaile baten beharrik. Diru mugimendua zuzenean egiten da, igorletik hartzailera: bitartekaririk gabe. Eta hori da, noski, sistema finantzarioak mehatxutzat ulertzen duena: bere existentzia ezinbestekoa ez izatea. Funtsean, kontrol falta. Halere, egia da azkenaldian bitcoinaren kasuan espekulazio handia gertatzen ari dela. Baina mugitzen duen diru kopurua baino, benetan bitcoina interesgarri egiten duena bere teknologia da.

[Ez azkenaldian, hasiera-hasieratik baizik.]

Bitcoin teknologiaren oinarria artikulu zientifiko batean dago. Artikulu horrek moneta digitalen segurtasun arazo historiko bat konpontzen zuen: nola ziurtatu bi pertsonaren arteko transakzio bat inongo bitartekaririk gabe. Eta bitcoinak atzean duen teknologia hori da, hain zuzen, «blockchain» deitzen dena.

Hortaz, blockchain-a bitcoina baino harago doa. Blockchain-a transakzioen datu-base banatu bat da. Deszentralizatua. Eta banatuta gordetzen da informazio guztia. Blokeetan. Eta, hortaz, informazioa manipulatzeko, datu-basea instalatua dagoen ordenagailu guztiak manipulatu beharko lirateke. Eta hori ezinezkoa dela esan daiteke. Eta blockchain teknologiak informazio mota guztientzat balio du, ez transakzio ekonomikoentzat soilik. Horregatik, blockchain teknologia sektore ezberdinetan erabiltzen hasi dira jada (baita bankuetan ere). Eta etorkizuneko balizko erabilerak ikerketa-gai dira une honetan.

Blockchain teknologiak informazioaren kontrola deszentralizatzen du, kontrola erabiltzaileon eskuetara itzuliz. Horregatik, bitartekariak eta monopolioak nagusi diren Interneten, demokrazia eta aukera-berdintasuna ekar dezakeen teknologia da blockchain. Hala izan dadila.

Zehaztasunak:

  1. Bitcoin ez da moneta digitala, sasi-moneta baizik, espekulaziorako erabiltzen dena. Moneta digitalak dira gaur mundu osoan erabiltzen diren moneta nazional guztiak: dolarrarekin hasi eta Islandiako koroarekin bukatu
  2. Blockchain ez da ekonomia, teknologia hutsa baizik

Gehigarriak:

Kripto-monetak eta Bitcoinaren prezioaz

Mosler bonoek ere funtzionatzen dute monetaren moduan:

Mosler bonoak nonahi

Bulgaria eta euroa. Mosler bonoak

Moneta bat benetakoa izateko gobernuak, edozein gobernu motak, moneta hori kontu unitatea izendatu eta gero, zergak ordaintzeko zilegitasuna ematen behar dio.

Ekonomian, gutxienez azken 4.000 urtetan egon den erabakirik sakonean moneta martxan jartzea izen zen, moneta berdin IOU (I owe you), hots, zor gisa definitzea. Tarte luzetxo honetan beti egon dira trikimailu desberdinak sasi-monetak, espekulatzeko edo eta diru beltza gisa (kontrolatu gabekoa, noski!!!), erabiltzeko1.

Bitcoin-ena azken aurreko saiakera da, besterik ez.

Are gehiago, Randall Wray-k dioenez2,

For the past four thousand years (“at least”, as John Maynard Keynes put it—…), our monetary system has been a “state money system”. To simplify, that is one in which the state chooses the money of account, imposes obligations denominated in that money unit, and issues a currency accepted in payment of those obligations. While a variety of types of obligations have been imposed (tribute, tithes, fines, and fees), today taxes are the most important monetary obligations payable to the state in its own currency.”

Orain, zorionez, badaukagu lente bat ekonomiari zuzen begiratzeko, alegia, Diru Teoria Modernoa (DTM): Randall Wray-k DTM-ren historia.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude