DTM espainieraz, tanta batzuk

DTM-tik kanpo ez dago salbaziorik.

Any school of thought that is not ‘MMT consistent’ is inapplicable

with regards to any actual economy

(Warren Mosler, 2013)

Espainieraz ere badago zertxobait DTM-z. Hona hemen tanta batzuk:

eldiario.es

CTXT

Eta euskaraz?

UEU-k bere Heterodoxiari buruzko bloga 2006.11.04an hasi zen. Blogean, DTM-ri buruzko sarrerak, zentzu ertsian, 2009ko abenduan hasi ziren.

2011ko Finantza Kapitalismoa liburuan, “Diruaren endogenotasuna” izeneko 6. kapituluan jadanik erabili nituen Randall Wray-ren eta Stephanie Bell-en (orain Stephanie Kelton) zenbait lan. Halaber, “Dirua eta kreditua” 15. kapituluan, Alfred Mitchell Innes-en “What is money?” lantxo ederra ere.

2013ko liburuan, Diru Teoria Modernoa eta finantza-ingeniaritza delakoan, Diru Teoria Modernoa erabili dut: besteak beste, Randall Wray-ren, Stephanie Kelton-en eta Bill (William) Mitchell-en lanen laguntzarekin1. Baina bereziki Warner Mosler izan dut gidari.

Harrez geroztik, DTM eta bereziki Warren Mosler izan dira nagusi, hala UEUko blogean nola interneteko liburuxka berezi honetan: Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat. Independentzia garairako ekonomia2.


Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/ , batez ere, 2009ko abendutik aurrerako sarrerak.

Gehigarria: Mosler Ekonomia (2) eta UEUko blogean azaldu eta azalduko diren sarrera berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude