Robot-mugikorrak bloga martxan

Hasi berri dugun blogak “Murgildu robotikan LEGO NXTrekin” ikastaroan du oinarria. Ikastaroaren helburua robotikan lehen pausuak eman nahi dituenari abiapuntua eskaintzea da, robot bat garatu eta programatzeko beharrezko ezagutzak azalduz. Robotak eraikitzeko, LEGO Mindstorms NXT kaxa robotikoa erabiliko dugu; eta hauek programatzeko berriz, NXC lengoaia.

Duela gutxi arte, robotekin lan egitea ez zegoen edozeinen esku: garestiak ziren oso, eta, gainera, manipulatu ahal izateko ezagutza maila altua beharrezkoa zen. Gaur egun, ordea, panorama erabat aldatu da: hezkuntzarako tresna gisa roboten erabilera asko hedatu da eta ia edonork izan dezake robotekin aritzeko aukera. Eta garrantzitsuena dena: ez dago aditua izan beharrik robotikan murgiltzeko!

Gune honetan ikastaroko materialak argitaratuko ditugu: argazkiak, programak, apunteak eta baliagarriak suertatu daitezkeen gainontzekoak.

Besterik ez, has gaitezen!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude