Koloreen bidez robota gidatuz

Koloreen bidez gidatu daitekeen robota jarriko dugu martxan. Horretarako, lehenbizi, kolore-sentsorea gehituko diogu Xibot robotari. Jarraitu sentsoreak gehitzeko instrukzioak, baina ultrasoinuaren ordez, kolore-sentsorea jarriz.

Robota gidatzea erraza izango da. Robotak koloreei erantzun beharko die:

  • Berdea: aurrera
  • Gorria: gelditu
  • Urdina: ezkerretara
  • Horia: eskuinera
  • Zuria: atzera
  • Beltza: ezer ez

Koloreak bistaratzen dituen programa oinarri gisa hartu eta moldatu robota nahieran gidatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude