Inguma datu-basean aritzeko UEUk dokumentalista bat behar du

Udako Euskal Unibertsitateak, UEUk, kudeatzen duen Inguma datu-basean sei hilabeteko ordezkapen bat gauzatzeko, dokumentalista bat behar du. Lanpostua, Bilboko egoitza sozialean kokatua dago.

ESKATZEN DA:

  • INGUMA datu-basearen ezagutza.
  • Euskal komunitate zientifiko-intelektualaren ezagutza.
  • Bibliotekonomia, Artxibistika edo Dokumentazioa ikasketak zein alorrean lan-esperientzia izatea.
  • Informatika ezagutzak (mysql, wordpress…).
  • Sare sozialen ezagutza.
  • Lantaldean lan egiteko gaitasuna.
  • UEUkideek lehentasuna izango dute.

ESKAINTZEN DA:

  • 6 hilabeteko lan kontratua, lanaldi osoz. 2014ko azarotik, 2015eko apirila bitarte.
  • Bilboko egoitzan lan egingo du.
  • Ordezkapen bat da.

Interesatuek, bidali cv-a, ERREF. DOKUMENTALISTA,
a.sarasua@ueu.org helbidera, urriaren 8rako.

Epaimahaiak, urriaren 13ko asterako jakinaraziko ditu hurrengo fasera pasako diren hautagaiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude