Udarako planik ez? Udako Mintzakide taldeak! izena eman

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2013-06-12 13:21

Udarako planik ez? Udako Mintzakide taldeak!
Bai, badakigu eguraldia askotan kontrakoa esaten duela bereziki zonalde honetan baina nork ez du oroimenean gerriko jaka gabeko udak?
Oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda helduko da. Iruñerrian Sanferminak pasa ondoren izugarri nabaritzen da, jendeak igerilekuan edo hondartzan aurkitu dezakegu baina kaleak hutsik ikusten ditugu askotan.  Hori ekiditeko nahian aurten ere hirugarren aldiz  Udako Mintzakide taldetxoak  antolatuko    ditugu.  Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako blogetan, www.blogak.com\mintzakide udako izen-emate fitxa aurkituko duzue. Fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue abuztua bitarte hemen egongo garela eta  telefonoz edo e-postaz jasoko dizuegu datuak.   Udan ere Mintzakide!


 


Utzi iruzkina: