Hidratatu

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-11-04 10:22



Entzun nahi dudan mundurik ez dagoenetan musika zarata zait belarrietan Hidratatu erori baino lehen lurrera eta inor izan ez alboan altxatzeko Tripan, sabelean ez, tripan huts bat orroka Ezereza preso abdomenean Askatuko zintuzket hain nirea ez bazina Zerez bete zintzakedan baneki Fikzioz Beldurrez Neure buruari barkatutako jarrerez Anbizioz Ahuldadez Gaupasaz lorategitatik ostutako loreez Inorentzat ez diren loreak oheak akordeak

Itsaso arrotz bana doakigu zainetatik Taupadek ponpatzen dituzten litro gaziak
Noizbehinka zauri bat eta uholdeak Hidratatu erori baino lehen lurrera eta inor izan ez alboan altxatzeko
Hondarrezko zakuak herri sarreretan Oholez isildutako ateak

Aterpetik urrun nabil
ekaitzaren zain gogoa



Utzi iruzkina: