ibaiak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-12-27 09:26
1



Oso motel doan ibai batek ebakitzen ditu gure herriak. Ez du indarrik gure bizitza zatiak higatzeko, beldurrak eramateko itsasoraino. Eta zer kontatu behar diot orain ur-jauzi baten ertzean bizi denari? Mezu bat bidaliko banizu errekara botatako botila baten barruan, seguru izan, politt, ez litzaizukeela iritsiko.


sorgina

sorgina 2013-01-17 01:15 #1

Eraikitako zubia,
amildegi egin zaigu
ta ibaia erdian harro pasatzen zaigu
denbora bailitzan, dena eramanez, ezabatuz.
Denbora bailitzan ibaia, ibaia bailitzan denbora.

(Anari)


Utzi iruzkina: