Belar gaiztoik ez da galtzen - Berriro ere IZALGO GAZTEAK TXUTI!

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2010-12-15 16:27

    Abenduko lehenengo asteburuan, Kultur Etxeko Gaztetxeko eta Kontzeju Zaharreko Gaztetxe berriko gazteok bildu eta nekez ahaztuko dugun urteurrena ospatu genuen. Hamargarren urteurrena!

    Ostiralean Herriko Plazan ekitaldi txukuna egin zuten IGAko gaztetxoek

    Abenduaren 3an hasi zen ospakizuna, Nafarroaren Egunean (Euskararen Egunean). Herriko gazteak Gaztetxean pote bat hartu eta ekitaldiari hasiera eman zioten Herriko Plazan. Urteurrenaren aurkezpena egin, eta dantza erakusketa batzuen ondoren, Guraso Elkartera abiatu ginen bertaratutakoak.

    [ Bertso Afariko argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Bertan 100 bat gazte bildu ginen Guraso Elkartean. Gaztetxetik pasatako gazte asko falta bazen ere, giro politta sortu zen mahai inguruan: sagardo eta ardo putzuak edan, eta afari earra dastatzeko aukera izan zen; kafearekin ordea, Gaztetxearen 10 urtetako ibilbidearen bideo emanaldia etorri zen; eta konturatzerako bertso saioari ekin zioten bertaratutako hiru bertsolariek.

    [ The Pardelsen kontzertuko argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Bai bideo emanaldian, nahiz bertso saio eta ondorengo Gaztetxean egin zen kontzertuan, Madrileko espetxe batean dagoen Ion Telleriarekiko elkartasun oihuak barra-barra izan ziren. Gazte Asanbladak bertatik pasatako gazteak ahazten ez dituen seinale. Besarkada bat Katu! Laister izango haiz gure artean!

    Urteurrenean ez zen falta izan Ion izaldar preso politikoaren etxeratze oihua

    Hurrengo egunean berriz, triki poteoarekin hasi zen egitaraua. Herriko tabernetatik trikitixa eta panderoari gogor ekinez aurreko eguneko ajea poteekin ito zen. Batzoki, Xume, Xaloa, Mujika eta Odei tabernak pasa eta Igarondo pilotalekura bertaratu ginen gazteak.

    Herriko tabernetan trikitixa soinuak aurreko eguneko ajeak uxatu zituen

    Bertan, Igarondo Pilotalekuan, IGAkoek prestatutako bokatak jan eta gau hotz hura astinduko zuen kontzertuari ekin zioten musikariek: Egurra ta Kitto eta Ze Esatek. Ea hurrengo urtean horrelako giro aparta izaten dugun! Zorionak IGAkoei! Izalgo Gaztetxea aurrera!

    [ Igarondo Pilotalekuko argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Erlazionaturiko albisteak:
    - Izalgo Gaztetxeak jai berezi batekin ospatuko ditu 10 urteak (ZirikaIrratia.tk, 2010-08-17)
    -Larunbatean aurkeztuko da 10. urteurren jaiaren egitaraua (ZirikaIrratia.tk, 2010-11-15)
    - Gaztetxearen 10.urteak ospatzeko jaia abenduaren 3tik 4era (ZirikaIrratia.tk, 2010-11-22)
    - Ostiralean hasiko da Gaztetxearen 10 urteak ospatzeko jaia (ZirikaIrratia.tk, 2010-11-30)
    - Gaztetxeko lehengo eta oraingo kideek kantua grabatu dute (ZirikaIrratia.tk, 2010-12-01)
    - Gaztetxearen 10. urteen harira irratsaio berezia Zirika Irratian (ZirikaIrratia.tk, 2010-12-02)
    - Izalgo Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi (GoierriHitza.info, 2010-12-04)
    - Izalgo Gazte Asanbladak Goierriko Akelarrera joateko dei egin du (ZirikaIrratia.tk, 2010-12-09)