Iparra eta Eduardo omenaldia 2010

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2010-11-15 17:55

    Aizkorriko eta Aralargo mendiak parez pare ikusteko parada izan zen

    Udazkenarekin batera, aurten ere Estatu Terrorismoaren biktimak izan ziren Iparra eta Eduardo omentzeko unea iritsi da. Aurtengoan ere, izaldar andanek parte hartu dute aste honetan zehar Izalgo Ezker Abertzaleak antolaturiko ekimenetan: ostegunean bideo-emanaldia Pilarreneako ganbaran; ostiralean mus-txapelketa Xume eta Batzoki tabernetan; eta larunbatean berriz, Gudarien oroigarrira mendi ibilaldia, Arretxe Elkartean bazkaria eta Guraso Elkartean antzerkia. Dudarik gabe urteak joan ahala Izalgo herriak bere bi seme kuttunak ez dituela ahazten, batik bat garbi ikusi zen zapatu eguardian Zigor auzoan egin zen ekitaldi hunkigarrian.

    Aurtengo nobedadea dudarik gabe, Nafar Ikurraren presentzia izan da

    Ai Eduardo eta Iparra
    Gaur ere zuena gatoz
    Bi gertaeren minean eta
    Oroimenean mila poz
    Hasi zenuten bide zidorra
    Zabalagoa da askoz
    Hurratsi, hurrats aurrera goaz
    Helburua lortu asmoz
    Nahiz ta lengoek len bezelaxe
    Hartzen gaituzten erasoz.

    Zuen agurrak nahiz sortu zuen
    Herri hontan hainbeste min
    Urte askoan bide berean
    Nahiz diren aurka alegin
    Hurrats berriak emanez goaz
    Askatasunerantza fin
    Gaur bizi degun une handian
    Inork ezin du huts egin
    Sentimenturik ezin dute hil
    Eta preso sartu ezin.
    [Gailurrean kantaturiko abestia]

    Giro aparta izan zen aurten gailurrean, eta bertaratutakoek eskertu zuten

    Erlazionaturiko albisteak:
    - 2010eko omenaldia (ZirikaIrratia.tk).
    - 2008eko omenaldia (Zopizarren).
    - 2007eko omenaldia (Zopizarren).