Bokaleko Herriko Etxeari erantzuna:

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-09-22 09:33

Gure mezuei frantsesez idazteko eskearekin erantzun dion Bokaleko Herriko Etxea interpelatzeko ekinbideari segida ematea planteatu genuenetik joanak dira egun batzuk. Hara erantzun gisa bidaltzeko proposatzen duguna(mairie@boucau.fr helbidera):

"Agur: Pausatu galderari erantzun beharrean,frantsesez idazteko eskea egin duzue ("merci de nous transmettre votre mail en français". Euskal Herriko Herriko-Etxe batekin ezin da Euskal Herriko mintzairan ari...zinez adierazgarria.Bistan da arazoa ez dela teknikoa.Gure hizkuntza webgunean eta arlo guztietan erabiltzeko galdea berresten dizuegu.

(Ulermen-aitzakiarik ez ukaiteko: Nous vous demandons l'utilisation de l'euskara dans le site internet et dans toutes les champs.)

Adeitasunez,mila esker euskaraz erantzuteagatik."

 


Utzi iruzkina: