Musika bidaiaria eta inprobisazioa

4 urtarrila, 2019

Diskoari sarrera egiten dion pieza, “Contrahuellas”, Marcelo
Escrichek ondua, Javier López Jaso soinujolearen eta Luis Giménez gitarristaren
kontrapuntu joko ezinezkoa da, honetan Escrichek eta Daniel Lizarragak
finkatzen dituzte gaiaren arau erritmikoak, lehenengoak bere kontrabaxuarekin
eta bigarrenak bateria lagun. Javier 
López Jasok sortua, lan honi izena ematen dion titulua,
“Aporía”, soinuak berezko dituen malenkoniaz eta kontraste
erritmikoaz elikatzen da azkenean soinuaren eta gitarraren arteko elkarrizketa
batean amaitzen diren ondoz ondoko doinuak sortzeko. Escrichek idatzia da
“La banda y El conjuro”. 
Kontrabaxuaren doinua oinarri hartuta, Argentinako herri musikaren kutsu
garbietatik abiatzen da, eta soinuaren, gitarraren eta Alberto Artetaren saxo
tenorraren ahotsetaraino iristen da. López Jasoren sinadurarekin, Euskal Herriko
folklorearen kutsuko doinuetatik abiatzen da “Cantus” (Kantuz) musika
frantsesean murgiltzeko eta kontrabaxuaren, soinuaren eta gitarraren
inprobisazio pasarteei bidea emateko. Escrichek idatzia da “Hugo vuelve a
casa”, omen egiten dio Hugo Guillermo Tabachnik poeta argentinarrari,
agerikoak dira gitarraren eta soinuaren artean jositako tango doinuak, eta
amaiera aldean Gerardo Fitanovichen ahotsa gailentzen da poeta argentinarraren
poema bat errezitatzeko.   López Jasorena da “Nene” gaia,
semea du iturburu. Sehaska kanta baten antzeko doinu honek baretu egiten du
abestiaren erritmo bizia bakarkako pasarteei leku egiteko.
Era berean, Marcelo Escrichek
apailatua da “Aldrán”: sarrera geldoak pixkanaka bidea ematen die
gitarraren, kontrabaxuaren, soinuaren kontrapuntuen eta bateriaren inprobisazio
pasarteei amaiera moteleko outrora iristeko. Javier López Jasok idatzia da Donostia-
Pamplona, Iruñea-San Sebastián , bi hirien artean egindako bidaiak ditu
iturri. “Diálogos y Secuelas” gaiak ematen dio amaiera bilduma honi,
Marcelo Escrichek idatzia da eta Alberto Arteta saxo tenorra du lagun. Amaiera
bikaina.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com