Musika-eszenaren erreferente bikaina

12 uztaila, 2022

DAVID SANCHO

Meditaciones

ER-141

 So egitea bera
eraldatzaile. Gauzen zinezko zertasuna dakarrelako  barnea bare gauden unearen kontzientziak.
Zinezko zaigun horretan  murgilduz,
atzean uzten ditugu sirena-kantak eta pentsamenduaren izpi iheskorrak.

 David Sancho hats bakoitzeko ageri da, taupada
bakoitzeko, eta astiro datorkigu barnetasunetik zazpi konposizio berritara, oro
oreka, bizi gandua argitu nahi duenaren harmoniarekin eta sormen ahalarekin.

 Pianoan eta pedagogian
graduatua Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Piano Jazzen
tituluduna. Nuffic Scholarship beka Rotterdameko Goi Mailako Kontserbatorioan.
Musika klasikoan ez ezik jazzaren esparruan ere esperientzia handia David
Sanchok. Hainbat proiektutan jarduna. Aipagarri, adibide gisa, MONODRAMA
Mauricio Gómezekin saxofoian eta Alberto Brenesekin baterian, edo  SANCHEMA, Chema Saiz gitarristarekin.
Ibilbide oparo horrek ekarri dio nazioarteko lehiaketak irabaztea eta izena
sendotzea. Goi mailako artisten laguntzaile mundu osoko agertokietan eta
jaialdi nagusietan. The Breitners hip-hop taldearen diskoen ekoizle eta
konpositore, Miryam Latreceren Premia bat neosoularen proiektuan  moldatzaile eta konpositore, eta eskarmentu
handia ikuskizunetan, telebistan, antzerkian.

 2019an Piano solo
argitaratu zuenez geroztik eta eta 2020ko From home kaleratu zuenetik
hona, piano jotzaile madrildar honek ikuspegi guztiz berea baina guztiz malgua
duela erakutsi du,  musika klasikotik eta jazzetik hasi eta pop,
elektronika edo hip-hoperaino
doan eragin azao lodi bat osatzen dute bere
ekoizpenek. Birtuoskeriatik urrun, agerian uzten du funtsa formaren gain
daukala, eta bere lanari behar besteko malgutasuna ematen diola, mezua beti
entzuleon barnera amil dadin.

 Meditaciones horixe da, gogoeta estetiko berria
egilearen ezaugarri diren ibilbide eklektikoan eta espiritu arrenguratuan.
Kutsu eta asmo anitzez jositako lana, bi musikari ezagun David Sanchoren lagun jolekuan: Jesus Caparros baxu elektrikoan eta Borja Barrueta baterian.

 Jazz garaikidearen eremuetatik
haratago, hirukotearen ozenak  oreka ezin
tinkogoa mantentzen du, jazz-bandaren ohiko kontzeptuaren eta sintetizadoreen
zein oso arruntak ez diren beste elementu batzuen erabileraren artean (bateria
elektronikoak edo steel pedala, besteak beste), jazz rocketik gertu dauden
pasarteetan zehar Mikado abestian, rock progresibotik Moi’s Torpedon.

 Gogoeton taupadek edo
Shackletoneko Basea atmosferikoan hedatzen diren ildo ugariek argitara
dakartzate egilearen sormen ahala eta 
taldekideekiko konplizitatea. Ambient jazz-etik gertu, PG=PC eta
Ed song-ek beste aukera sorta bat opa digute, musika klasikoaren jatorrira
itzultzen da Psalmo ederra, liderrak pianoan egindako maisulan batez amaitzeko.

 Notaz nota ageri da David Sancho, sormen tanta bakoitzean.
Entzulearen mimikora ez beste ezertara iristea duela helburu, bere hirugarren
lana aurkezten digu, Meditaciones,
musika-eszenaren erreferente bikain gisa finkatzen duen soinu gogoeta.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com