olatu onenak

29 maiatza, 2015

1996an Mexiko hirian jaiotako kultuko talde hau
hasieratik nabarmendu zen zuzeneko kantu indartsu eta aberatsengatik. Izan ere,
“4” izeneko beraien estraineko lana Straitjackets taldeko Danny Amisek ekoiztu
zuen eta musika instrumentalaren guru den Phil Dirtek erabat txalotu zuen. Ordutik ibilbide
meteorikoa izan dute, diskografia zabalarekin eta Mexikoko zinemagintzan
parte-hartze handiarekin. Horren adibide ere bada, beraien kantu ezagun “A
huevo” The Trashmen handiek bertsioneatu izana. Laukoteak Amerika zein
Europatik barrena bira ugari egin ditu, eta Mexikon egiten dituzten
emanaldietan milaka ikusle batzen dituzte.

Guztion jakina da Mexikon surf-rock eta rock instrumentalarekiko kultura
izugarria dagoela. Baina askok ez dakitena da laukote hau aitzindaria izan zela
kantu instrumentalez osatutako disko bat kaleratzen; eta estilo hau indartu eta
zabaltzeaz gain, genero honetan Mexikoko borroka maskarak ezagutzera ematearen
errudun ere badela. 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com