pianoa aurrez aurre eta lagun bakar

6 ekaina, 2017

Nire begiak diskoan, beste behin pianoa aurrez aurre eta lagun bakar izan du
Arzuagak, Mara izenpean argitaratutako Lagun
eroa
eta Unibertsoa gu diskoetan
egin bezala, baina oraingo honetan oso ezberdina da bederatzi kantu hauei
darien giroa. Loezintasunak eragindako ordu bakartietan ondu baititu Arzuagak
abesti hauek. Egileak berak dioenez, “isilik nagoenean, isiltasunaren
jarrera adoptatzen edo adaptatzen dudanean,
nire abestiak izatera
helduko diren
melodiak entzuten
ditut. Gainera, ez dira izaten
edonon jaiotako
doinuak. Orduan, halakoetan,
doinu
horien jatorrira abiatzen naiz bidaian, eta
han aurkitzen
ditudan paisaia miragarriei, aholku
lagungarriei edo hunkidura
xumeei, sentimendu zintzoei
alegia,
erreferentzia egiten
diete nire letrek”. Arzuagak lortu du disko honetako
melodiak ere entzulearen inguruan jira eta bira gelditzea, dilindan, entzunaldi
bakoitzaren ondoren.

 

Arzuagak emozioak trinkotu ditu hala doinuetan – piano melodia eder
lagundurik- nola poesiaren kutsu handia duten hitzetan minimalistak eta
biluziak diren konposizioetan. Beste behin bere nortasun bakan eta
iradokitzailea azaleratu du egile arabarrak. Patxadaz barneratzea eskatzen
duten abestiak dira disko honetakoak. Notaz nota, hitzez hitz, isilunez isilune
dastatu beharrekoak.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com