Piztu baduzu, ez da inoiz amaitzen

16 urtarrila, 2015

 

 

Musika berria, formula berriak, sortzen jarraitzen du Broken Brothers Brass Band taldeak, eta ausardiaz ontzen du bere
hotsa. Hamarnaka hiritako kaleetan jotzen. Mirestekoa da talde baten
suhartasunak entzuleak eta taldearen atzetik dabiltzanak kutsatu ahal izatea.  

Eta horien guztien
pozgarri, bigarren LPa kaleratu du Broken taldeak: In the mud. 

Tresna akustikoak,
samplerrak, scratcheak, errimak, txaloak, barreak…dena batera, behar bezala
hornitua eta ongi nahasia. One nation under a groove. 

In the
mud
lanean deigarriena da perkusioak garrantzi handiagoa duela. Panderoak
benetakotasun puntua eransten dio nahasketari, eta orain ez dirudi oinarri
erritmikoan bermatutako metalen banda bat denik. Diskoan zehar maila berean
solastatzen ari diren bi atal dira.

The fire blowers da horren adibide agerikoena. Haize-tresnek akorde garaile baten bidez
egiten diote sarrera diskoari, gero Dani
“munstro txikia” Lizarragaren
panderoari leku egiteko; berez bihurtzen da
dantza egiteko tresna. 

Haren ondoan, Gorka Gaztanbide (kaxa), Jon Uribeetxeberria (dunbala), Dj Koma (platerak) eta Itsua (beatak). Edozein desfileri
eusteko moduko sekzio erritmikoa du Broken taldeak. 

Lehenengo
gai honetan doinu indartsuan amaitzen den polirritmia sortu du taldeak, eta
bakarkako pasarteak iristen dira breakaren ostean.  Eta halabeharrez
irudikatzen dut taldea jaietan dagoen alde zaharren batean. Zirkulua osatuz
energiaren, harmoniaren eta erritmoaren orbita horren erdian egon beharko
lukeena gor uzteko. 

New
Orleanseko groovearen eta New Yorkeko eguzkitzarren nahasketa, haizea ematen
ari denari gehiegizko protagonismoa eman gabe, betiere taldea bere osotasunean
harturik.   Horra hor Broken
taldetik izugarri gustatzen zaidan beste osagarria: Ego 0. Garagardoa, 10. 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com