Gizon bat atxilotu dute Bergaran laban batekin erasotzeagatik

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 13a, 12:48

Lesio-delitua leporatuta gizon bat atxilotu zuten atzo Deba Urolako ertzain-etxeko agenteek. Bergarako diskoteka baten aparkalekuan borroka bat izan zen eta atxilotuak ustez gazte bat zauritu zuen labanarekin.

Diskoteka bateko aparkalekuan borrokan zebiltzalako polizia ager zedin eskatu zuten domekan, 07:00ak inguruan. Belarriaren atzean zauri bat zuen gizonezko bat topatu zuten hara joandako ertzainek, eta hark esandakoaren arabera, aparkalekuan bertan zegoen beste gizonezko batek egin zion zauria laban batekin.

Ustezko egilea identifikatu egin zuten eta atxilotu. Auto barruan ustez borrokan erabilitako labana zuen. 25 urte ditu atxilotuak eta polizia-aurrekariak ditu Ertzaintzaren esanetan. Gaur eramango dute epailearen aurrera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak