EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2010/04/29

Aro deitoragarria!!


http://www.reallygoodnewsinc.upcsites.org/f/Fire_on_earth.jpg
Iradokizunak onartzen dira atzo erasan zigun beroa definitzeko. Hona hemen zenbait:
deitoragarria, hankazpi erregarria, burugain kiskalgarria, betile suntsigarria, belarriertz asaldagarria, betaurreko irristagarria, hatz-mami uxatzailea, gorputz itzalgarria, garun estugarria, irudimen akabatzailea, gogo akigarria, handik-hona ibiltzeko etsai amorragarria, aire girotuen zale porrokatua, eskolen urrunarazle soila, hankarteko itsasgarri sotila...

1 Comments:

  • At 22:01, Anonymous patxi lurra said…

    Hori guztia eta gehiago... "eguraldi ona" izan ezik.

    Halandabe ETB-2n abduzituen sindromeak jota gaurkoa eguraldia "okertzea" ei da. Udabarria normaltzea eta euria berreskuratzea, aspaldiko partez, "okertzea" da batzuentzat.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------