EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2010/04/07

Aste Santuaren osteko haizea, ekialdetikoa?

http://www.metvuw.com/forecast/2010040712/rain-europe-2010040712-72.gif

Ezaguna da Aste Santuaren aurretiko haizea Garizuma haizea esaten zaiola. Izan ere, Garizumak, bete-betean harrapatzen du Hausterre Egunean hasten den Erlijio Kristauaren garai hori. Ekialdetik gupidarik gabe astintzen duen haizea dugu eta Gipuzkoa aldean, gutxienez, bi aldaera ditu, Gaizemaize, Tolosan eta Garaizumaize, Amezketan. Azken honetan, ziurrenik, Garizuma eta Garai berben arteko talka jazo da, hiztunek gogoan izan dutelakoan. Jakina denez, ekialdetik etortzen zaigun haizea ez da batere beroa izaten Garai honetan, lehorra eta hotza. Behin Aste Santua eta Bazko astea igarota, horrelako haizeak inarrosiko omen dizkigu gorputzaren biloak. Lazterainokoa izango ote da?






2 Comments:

  • At 22:23, Anonymous patxi lurra said…

    Tira, badakizu zelan deukon izena Ruper Ordorikaren disko barriak, ezta?

     
  • At 08:39, Blogger Kepa Diegez said…

    Bai, jakina, baita eduki ere! Dena dela, badirudi haize horrek ez daukala aipatutakoarekin zer ikusirik.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------