EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2010/05/19

Eguaro ederra ekarri du maiatzaren erdialdeak

http://javierfierro.files.wordpress.com/2008/10/lagartija.jpg

Bai horixe! Gogoko eta atsegin dudan horretariko eguraldiaz gozatzen dugu asteon, ondo gozatu ere. Izan ere, ez dauka ezertariko gorrotorik, ez horixe! Goizez, hotz freskoa eta eguerdi-arratsaldez, bero hozkirria gure gorputza ikara ez dadin. Euririk jardungo ez badu, gurago dut honelako aroa; etxetik irteten naizenean hozkirriaren zaplada bekokian igartzeak zelanbaiteko poztasun mugagabea ekartzen dit eta arratsaldez, eguzkiak garuna kitzikatu, baina ez kiskali, egiten nauela sumatzeak itsasoak beteko bozkarioa igorrarazten dit. Eki-haizeak eta horretarikoak izaten dira eguaro mota honen errudun. Sugandilaturik naukazue. Gora ekialdea!! Noiz artio iraungo ote digu? Asteburuak erranen!!

2 Comments:

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------