Txanpi On Fest ekitaldiak Tolosako publikoa banatu zuen atzo iluntzean, baina guztiak helburu bakarra zuten: perretxikoekin egindako jakiak dastatzea. Berdura plazan ukitu berritzaileekin jandakoa, Tolosako eta inguruko elkarteen ukituarekin dastatu ahal izan zuten Zerkausian.
Sormena eta berrikuntza txertatzen saiatu ziren sukaldari amateurrak, eta Ibarrako Xepla elkarteak asmatu zuen hobekien, betiko osagaien eta sukalde moldeen artean: lehiaketa irabazi zuten.