Perretxikoaren inguruan aste osoan dantza aritu eta gero, plaza bete perretxikorekin astea amaitzea bezalakorik ez dago. Casino elkarteak, beste behin, Mikologikako azoka antolatu du, eta eskualdeko nahiz kanpoko sukaldarien bere trebetasun finenak erabili dituzte, perretxikoekin egindako pintxoak prestatzeko.
Tradizioari estu lotutakoak ziren batzuk, eta berrikuntza betiko produktuekin uztartu dutenak beste zenbait, baina guztiak baliagarri suertatu zaizkie herritarren dastamenei, udazken loreak gurtzeko.
Sukaldarien atzean, berriz, ikastetxeetako neska-mutilekin egindako txangoko perretxikoak erakusgarri jarri dituzte, espezie bakoitzaren ezaugarriak eta toxikotasun maila argituz. Jendearen jakin-mina piztu dute, eta irakasle lanetan ere aritu dira zenbait, azalpenak emanez.