Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iparraldeko dantza irudiak sarean

Dokumentuaren akzioak

Iparraldeko dantza irudiak sarean

2015/03/18 10:30

1956an, Iparraldeko herriren batean hartutako dantza irudiak ikus daitezke INAk sareratutako filmazioetako batean. Kabalkada, kontra-dantzak, makilariak, Zuberoako dantzak, dantza-jauziak eta bestelako hainbat dantza ageri dira bertan. INA, Frantziako Ikus-entzunezkoen Institutua da eta Eneko Bidegainen bidez izan dugu filmazio horien berri. Ondoko bideoan ikus daitezke aipatutako irudi horiek.

Ez da euskal dantzak erakusten dituen bideo bakarra INAren webgunean. Frantziako Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionalak sareratu dituen bideoen artean Iparraldean hartutako dantzaren inguruko zenbait irudi ikus daitezke: dantza-jaialdiak, maskaradak, pastoralak. Hegoaldeko zenbait irudi ere daude, adibidez Pasaian 1962an ospatutako festa batenak.

Beste irudi sorta batzuk:

  • Fête traditionnelle basque au port de Pasajes en Espagne. 1962ko grabaketa hauetan, azken minutu erdian (3:06-3:35) Banangoa, Durangaldeko dantzari-dantzaren ezpata-txiki eta arku-dantza ikus daitezke.

  • Pays Basque : rite de la mascarade. 2000 urtean egindako Maskaradaren inguruko dokumentala da honakoa. Atharratze Sorholüze herrikoek egin zituzten maskaradak urte horretan.

  • Pastorale à Tardets. 1960ko Atharratzeko pastoralaren irudiak.

 Iturria: Institut national de l'audiovisuel (INA)

Erlazionatutako elementuak
Euskal dantzak 1956

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.