Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bretainiar dantzak ikasteko aukera izango da Oiartzunen

Dokumentuaren akzioak

Bretainiar dantzak ikasteko aukera izango da Oiartzunen

2015/06/30 10:25

Yann Pelliet
Yann Pelliet
Yann Pelliet eta Konogan an Habask musikari eta dantzari bretainiarrek beren herriko dantzak irakatsiko dituzte Oiartzungo Done Eztebe enparantzan uztailaren 4an. Soinuenea euskal musikaren txokoak antolatuta Bretainiako dantza herrikoei buruzko tailerra eguerdiko 12:00etan hasiko da eta parte hartzea irekia izango da.

Dantzari eta musikariak dira Yann Pelliet eta Konogan an Habask. Bretainiako dantzak jakiteaz gain, bertako musika tradizionalari doinua ere jartzen diote, lehenak Xirolarruarekin eta bigarrenak, aldiz, Bonbardarekin. Goizeko dantza tailerraren ostean kontzertua ere eskainiko dute Done Eztebe plazan, Aiko taldearekin batera. Bigarren honek dantzaldia ere eskainiko du 20:00etatik aurrera.

Oiartzungo ekitaldiaz gain Iruñean ere aurkeztuko dute bretainiarrek beren musika. Uztailaren 2an Kondestable Jauregian izango dira arratsaldeko 19:30etatik aurrera Ortzadar Folklore Elkartearen eskutik.

Hoogan
Konogan an Habask

Bretainiako dantzen tailerra

  • Noiz: Uztailaren 4an, eguerdiko 12:00etan.
  • Non: Oiartzungo Done Eztebe enparantzan.
  • Dantza-irakasleak: Yann Pelliet eta Konogan an Habask.

Informazioa: Dantza tailerra: Bretainiako dantza herrikoiak (Soinuenea).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.