Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaren hilabetea hasiko da Gipuzkoan

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren hilabetea hasiko da Gipuzkoan

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak, Nazioarteko Dantzaren Egunaren harira antolatutako Dantzaren hilabeteko ekitaldiak Donostian, Andoainen eta Errenterian egingo dira aurten. 1996an antolatu zen lehenengoz jai hau eta oraingoa hogeigarrena izango da. Dantzaren Nazioarteko Eguna 1982an ezarri zuen UNESCO-k Jean-Georges Noverre (1727-1810), dantzaren modernizazioaren bultzatzailearen, jaiotza data erreferentziatzat hartuz.
AgendaDantza-hilabetea. Carmina Ocaña
  • Dantza eskolen erakustaldia Bastero kultur gunean. Andoain, martxoaren 29a igandea, 12.00etan.
  • Udaberriko dantza ikastaroak, Niessen eraikina. Errenteria, apirilaren 6-10.  Carmina Ocaña (dantza klasikoa).
  • Dantza Kalean, Alderdi-Eder. Donostia, apirilaren 18a larunbata, 17:30etan.
  • Barra klasikoaren erakustaldia, Kontxako barandan. Donostia, apirilak 19a, igandea, 12:00etan.
  • XIII. Dantza sariak. Donostiako Udalaren Areto nagusian. Donostia, apirilaren 25a larunbata, 17:00etan.
  • Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX gala Victoria Eugenia antzokian. Donostia, apirilaren 26a igandea, 19:30etan. 

Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, dantza modernoaren  aitzindaria jaiotako egunean, UNESCOk aukeratu zuen 1982an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakunde horrek ofizialki babesten ditu munduko herrialde guztietako dantza mota guztiak Nazioarteko Dantza Batzordearen bidez. 1996. urtean Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea jaiegun horretan hasi zen oroitzeko hainbat ekitaldi antolatzen; horrenbestez, aurten hogeigarren aldiz, beren lanbidea omentzeko asmoz antolatuko ditu berriro jarduera egitarau berezi hauek.

Dantza eskolen erakustaldia Bastero kultur gunean

Hurrengo Martxoaren 29an Andoaingo Bastero Kulturgunean Elkarteko Eskoletako 241 ikasleek eskainiko dute Eskoletako Dantza Erakustaldia. Ekitaldia 12,00etan hasiko da. Dantza erakustaldia zehatza izango da eta Gipuzkoako akademiek urteko beren lanaren zatirik onena eskainiko digute. 27 lan 20 eskoletatik ikusi ahal izango ditugu guztira, beste horrenbeste irakaslek sortuak. Egitaraua anitza eta ugaria izango da, eta balleta klasikoenetik hasita, joerarik modernoenak ere ikusi ahal izango ditugu.

Udaberriko dantza ikastaroak (Niessen, Errenteria, Apirilaren 6tik 10ra),

Udaberriko ikastaroetan, izango ditugu dantza klasikoan Carmina Ocaña ospetsu irakaslea (hasiera maila, ertain/aurreratua maila eta puntak/errepertorio).

Dantza kalean Alderdi ederrean

Herritarrek dantzaz gozatu ditzaten Dantza Kalean ikuskizunaren 9. edizioa izango dugu Apirilaren 18an, larunbata, 17,30etan. Bertan, jazz dantza, funky, hip-hop, eta garaikide dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak.

Barra klasikoaren erakustaldia (Kontxan)

dantza-hilabetea-2014_Kontxako-barandilan.jpg

Bere lehenengo emanalditik 1997. urtean, Kontxako barandako barra klasiko erakustaldia “Dantzaren Hilabeteko” ospakizunik jendetsuena eta saihestezina bihurtu da. Guztira, 1272 dantzari izango dira. Aurten, apirilaren 19an, igandean 12,00etan hasita ikus ahal izango ditugu lehenengo dantzari gazteenek, 9 eta 12 urte bitartekoak. Jarraian, 12,45etan, helduen txanda izango da. Kontxako badia ingurunean egonda, irakasleek eta ikasleek egun honetan kalera aterako dute beren ohiko barra saioa. Elkarteak Dantza jarduerari bihotz-bihotzez omenaldia egitearekin batera, babes gutxi duen diziplina artistiko horren existentziaren eta bizitasunaren arreta piztea du helburu nagusitzat. Aldi berean ez dugu ahaztu nahi spakizun honek duen izaera sakon eta aldarrikatzailea.

XIII. Dantza sariak. Donostiako Udalaren Areto nagusian 

Dantza Sariak 2014

‘Dantza Sariak’ ekitaldiaren hamabigarren emanaldia izango dugu. Apirilaren 25an, larunbata, arratsaldeko 17,00etan, Elkarteak emango ditu aurtengo sariak. Ekitaldi honetan UNESCOk Nazioarteko Dantza Egunaren inguruan prestatutako 2015 agiria irakurriko da.

Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX gala

“Dantzaren Hilabetea”ri bukaera emateko Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen du gala hau. Apirilak 28an, igandea, ospatuko da 19,30etan Donostiako Victoria Eugenia Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX. Galarako sarrerak antzokiko leihatilan salgai daude, eta baita ere Kutxabankaren interneteko sarreren salmenta zerbitzuan. Dantzarako zaletasuna sustatzeko asmoz, sarreren salneurria ez da garestia – 6, 10 eta 12 euro-.

Gipuzkoako Dantza Profesionales Elkartea: historia eta laburpena

Bere hastapenak 1982an Elkartea sortzeko helburua nagusia izan bazen gure dantza eskoletako ikasleei eta irakasleei zuzendutako hobekuntza ikastaroak antolatzeko, pixkanaka Elkartea indartuz joan zen eta dantza-estilo guztiak ezagutu eta bultzatzeko bestelako ekitaldiak garatzen hasi ziren. Ekitaldi guzti horien lorpena izan da eta izaten ari da dantzaren esparruko bizitza artistikoa dinamizatzea, bai irakaskuntzari eta bai sorkuntzari dagokionez. Irakasleei irakaskuntza-metodo berriak ezagutzeko aukera ematen die eta nazioartean ospe handia duten beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko parada eskaini egiten die ere etengabeko formakuntza eskaintza honetan.

Elkartea, 1996. urtean, dantzaren alorrean jokatzen zuen rolaren jabe izanik, Dantzaren Nazioarteko Eguna (apirilak 29) ospatzeko ekintza ugari antolatzen hasi zen eta 2003an, “Dantzaren Hilabetea” izena hartuz ekintza horiek apirila osoan zehar egiten baitziren. Elkarteak antolatutako ekitaldi ugariak Gipuzkoako hainbat herrietan banatu izan dira: Irun, Tolosa, Lasarte-Oria, Andoain, Errenteria, eta batez ere Donostian. Azken hiri honi Elkarteak argazki zoragarri bat eskaini dio: ehunka dantzari Kontxako barandako barra egiten, Dantzaren eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren ikurra bihurtuz. Ezin dira alde batera utzi ere kalean egin izan diren jazz dantza eta garaikideko agerraldi jendetsuak, edo eta hasiera batean Udaletxean, 2013tik berriro, eta gero Antzoki Zaharrean gin den Dantzaren Sariak ekitaldia.

Gaur egun, hastapenetan bederatzi kide zituen eta Miguel Orbelzu buru zuen Elkarte hura, berrogeitahamar kidetik gora ditu, dantzaren munduarekin erlazionaturiko arlo ezberdinetako profesionalak: irakasleak, koreografoak, dantzariak, fisioterapeuta eta kazetariak, dantzarekiko maitasunak gidatuta elkarlanean dabiltzanak modu nekaezinean lana egiten dantzaren alde. Bere lanarengatik, Donostiako udalak Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteari eskaini zion 2011. urteko Hiritartasun Domina 2013an, Elkarteak komunikazio estrategien berrikuntzan apostu egin zuen. Horretarako, bere webgunearen egin zuen, bi helbideetan aurkitu ahal izango duzuena: gipuzkoadantza.org eta guipuzcoaendanza.org. Webgune honek, Elkartearen barne koordinazioa, informazioaren hedapena eta ikastaroen izen-emateak erraztuko dituelakoan gaude, bazkideen partaidetza aktiboago bat bultzatuz eta baita webgunea beraren bidez egin nahi dituzuen iradokizunei erantzunez.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.