Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oskara izeneko proiektu berria ari da prestatzen Kukai Dantza

Dokumentuaren akzioak

Oskara izeneko proiektu berria ari da prestatzen Kukai Dantza

2015/11/17 10:00
Oskara izeneko proiektu berria ari da prestatzen Kukai Dantza

Argazkia: Edu Perez

La Veronal dantza konpainiarekin batera Oskara izeneko ikuskizun berria prestatzen dihardu Kukai Dantzak. La Veronaleko Marcos Morauren gidaritza koreografikoak eta Kukaiko dantzarien jarduna uztartuko dira lan honetan, Jon Mayaren zuzendaritzapean.

La Veronalek munduko hainbat tokitatik abiatuta gauzatzen ditu bere lanak, leku horien irakurketa estetikoa egin eta hortik hasita egiten dituzte koreografiak. Kukairekin lan egiteko modu horri eutsiko dio, Euskak Herriko mitologia, historia eta herriko ezaugarriak arakatu eta hortik abiatuta Oskara proiektua gauzatzea baita asmoa. Erramun Martikorena izango du abeslari Kukai Dantza eta La Veronalen proiektu berrio honek, jantziak Iraia Oiarzabalekin ari dira zehazten eta musika, aldiz, Xabier Erkiziarekin. 

Kukai Dantza: Oskara proiektua
Argazkia: Edu Perez

Mugalariak egitasmoaren barruan kokatzen den proiektua da Oskara eta ikuskizun formatuan urtarrilaren 30ean aurkeztuko da Victoria Eugenian. Aurretik ere, Bilboko Guggenheim museoan, ordu laurdeneko saio laburrak egingo dituzte abenduaren 17a eta 20a bitartean, bai eta proiektu pedagogiko bat eta ikus-entzunezko beste bat martxan jarri ere.

Hona BerriaTBk Kukairen Oskara proiektuaren inguruan prestatutako bideo-erreportajea:

Andoni Canellada, Argazkipress. YouTube: Berriatb, 2015-11-05

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.