Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Dantzaguneko udako ikastaroak: izen-ematea irekita

Dokumentuaren akzioak

Dantzaguneko udako ikastaroak: izen-ematea irekita

Urtero moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu Esmeralda Maycas eta Iñaki Azpillagarekin, hurrenez hurren. Ekainaren 29 eta uztailaren 10 bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Urratsak eta mugimenduak lantzeaz gain, errepertorio klasikoa landuko da Esmeralda Maykasekin, eta bi ikastaroetako maila aurreratuko ikasleek tailer koreografikoak egingo dituzte, sen koreografikoa sendotzeko. Izen-emateko epea ekainaren 25 arte dago irekita.

Udako ikastaroak 2015

Ekainaren 29tik uztailaren 10era (klaseak astelehenetik ostiralera egingo dira)

Dantza klasikoa

Ordutegia

  • 9:30-11:00: Maila ertaina
  • 11:15-12:45: Maila aurreratua
  • 13:00-14:00: 1. astean: Errepertorioa eta 2. astean: Koreografia-tailerra

Irakaslea: Esmeralda Maykas

Pianojolea: Alberto Sagardia

Dantza garaikidea 

Ordutegia

  • 16:00-17:30: Maila ertaina 
  • 17:45-20:15: Koreografia tailerra (maila aurreratukoentzat)  

Irakaslea: Iñaki Azpillaga 

Datu orokorrak

Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 60€
  • Klase bakarra: 10€
  • Errepertorioa: 30€

Ordainketa: diru-sarrera egiteko kontu-zenbakia ES77 3035 0053 07 0530045362 (izena, abizena, eta zein kurtso egingo den adierazi).

Izen-emateko epe-amaiera: ekainaren 25a (tokiak epea amaitu baino lehen betez gero, izen-ematea itxiko da)

  • Izen-emateko gutxieneko adina 12 urte.
  • Gutxienez bi urteko formazioa eskatzen da.
  • Antolatzaileek dute onarpen eskubidea, beharrezko maila ez duten ikasleei dagokionez
  • Izen ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus

Informazioa: Dantzaguneko udako ikastaroak: izen-ematea irekita (Gipuzkoako Dantzagunea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...