Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Ibarra-kaldu elkarteak maiatzean ere jarraitzen du 50. urteurrena ospatzen.

Dokumentuaren akzioak

Ibarra-kaldu elkarteak maiatzean ere jarraitzen du 50. urteurrena ospatzen.

Maiatzean hiru ekitaldi antolatuko ditu Ibarra-kaldu elkarteak 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, eta, hala, jarraituko dugu gogora ekartzen gure elkarteak inoiz izan dituen atalak edo azpitaldeak. Honako ekitaldik hauek, hain zuzen ere:

Maiatzak 6, ostirala (19:00) - Kanta-paseoa: Koroek eta txikitero-taldeek auzoan kantatzeko ohitura galdu samarra daukagu eta, hori dela-eta,  kantuen oihartzuna auzoko bazterretara berriz ekartzeko, kanta-paseo hau antolatu du Ibarra-kaldu elkarteak. Santa teresa plazatik irtengo gara eta kalez kale kantaz kanta ibiliko gara. Zer esanik ez: barakaldar guztiok gonbidatuta zaudete!

Maiatzak 12, osteguna (19:30) - Hitzaldia: “Gerra Zibila Barakaldon”, Ibarra-kalduko dantzari izandako Koldobika López historialari barakaldarraren eskutik. Tokia: Ibarra-kaldu

Maiatzak 19, osteguna (19:30) - Zineforum: AIKO taldearen “JOTAMENTALA” dokumentala. Ondoren, filmaren gaineko solasaldia. Tokia: Ibarra-kaldu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com