Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aitor Sorazu Katalina de Erauso Pastorala

Dokumentuaren akzioak

Katalina de Erauso Pastorala

2016/05/01 22:15
Katalina de Erauso Pastorala

Katalina de Erauso Pastorala

Sahatsa Dantza Taldeak Katalina de Erauso Pastoralean hartuko du parte. Pastoral emanaldiak Ekainaren 5ean Baionan eta Irailaren 3an Donostian izango dira.

Euskadi- Akitania euroeskualdearen barne, bi eskualdeen arteko elkarlana taularatuko da. Alde batetik Baionako Katalina de Erauso elkartea eta bestetik, Azkoiti-Azpeitiko Sahatsa Dantza Taldea. 2015eko Irailetik, ostiralero entseguetan ari den Baionako Katalina de Erauso elkarteko 70 lagun ari dira lan horretan. Baionan errotuak izan arren, lanean ari den %80a Zuberotarra da.

Sahatsak, Gipuzkoako Ezpata-dantzarekin hartuko du parte, XVII. mendean egin ohi zen ezpata-dantza taularatuz. Katalina de Erausoren bizitza, ezpatari oso errotua izan zen bere bizitzako hainbat pasarteetan. Sahatsa, 2015eko bigarren zatitik, Baionara joan etorrian dabil, prestaketa bilerak, babesle bilaketak eta kontratuen sinaduren ondoren, orain entseguetara joaten jarraitzen duelarik.

Entseguen garapenari dagokionez, oso esperientzia aberatsa suertatzen ari da, baita entseguen ondoren egiten diren mokadutxoetan bat-batean, espontaneoki agertzen diren Zuberotar ahots eta abestien gozatze momentuetan ere. Aurtengoan 40. Urtemuga duen Sahatsa Dantza Taldearentzat esperientzia ederraz gain, ekintza eta emanaldi ezberdin eta garrantzitsua da.

Hemen ikus dezakezue Baionan eginiko entseguen zatitxo bat eta bertan parte hartzen duten Arizaleen iritziak ere, Pierre Rousseu Latxikana Eskiularra, Maddi Errazaret Basaburukoa, Philippe Recalt Lakarriarra, Maia Agor Barkoxtarra eta Aitor Sorazu Azkoitiarra.

http://www.kanaldude.tv/Katalina-de-Erauso-pastorala-Arizaleak-lekuko_v4196.html

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aitor Sorazu

Aitor Sorazu