Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Zientoak prest

Dokumentuaren akzioak

Zientoak prest

Zientoak prest

2011ko Igartzako inaugurazioa ere ilunabarrean egin zen. Aurten gauez egingo dugu.

Ehun dantzari ezpata-dantzarako eta beste ehun Josebarekin batera dantzatzeko prest gaude Igartzaren inguruan. Jakinarazi genuen moduan, Joseba Juarez Igartzako dantzarion gidaria gogoratuko dugu datorren irailaren 12an Beasainen.

Kofradiaren sorreraz gero Josebak buru, oin, beso eta arima eskaini zizkion egun honi. Dantzaria bai, bikaina, baina izaeraz maitagarria eta bere ibilbidea hain zabala eta irekia izan zelako, bizitza oparo horretan egin zituen lagun asko eta asko elkartuko gara oraingo honetan. Joseba ezagutu dugunok, disfrutatu dugunok,  maitatu dugunok, berarekin dantza konpartitu dugunok, denak gaude prest egun polit bat pasatzeko dantzaren ingurumarian.

Bestalde, aurten bete dira 400 urte Beasaingo herriak herri-titulua eskuratu zuela. Aitzakia honekin urtean zehar egin diren beste hainbat ospakizunekin batera, gure egunak ere izango du bere bereizgarria: gauez egingo da ezpata-dantza. Igartzako inguruak horretarako eskaintzen duen aukera baliatuko dugu, argiztapen bereziz jantzita, egunak eta Josebak berak merezi duten distira emateko.

Segizioa gaueko bederatzietako kanpaiekin jarriko da martxan San Martin Plazan, eta gauerdi inguruan hasiko den erromeriarekin bukatuko da eguna. Hau da egitaraua:

19:30 Dantzarien bilkura herriko plazan.

21:00 Bandera jasotzea Udaletxean.

21:05 Ezpata-dantzaren segizioa plazatik Igartzaraino.

21:30 Ezpata-dantzaren saioa Igartzan.

22:30 Afaria.

00:30 Erromeria Aiko taldearekin.

Hona hemen Josebaren gidaritzapean ospatu zen azken ezpata-dantza, 2014 urtekoa, txori-bistan. Horrelaxe gidatuko al gaitu hemendik aurrera! 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com