Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Arrateko dantzariak 2015eko Arrate egunean

Dokumentuaren akzioak

Arrateko dantzariak 2015eko Arrate egunean

Arrateko dantzariak 2015eko Arrate egunean

Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Astearte eguzkitsua 2015eko irailaren 8a, Eibarren Arrate eguna. Arrateko Amaren kofradiako dantzariok ohi bezala zelairatu genituen ezpata-dantza eta trokeo-dantzak. Urteetan kofradiako kide egin diren dantzari gonbidatuez gain 2015ean bi gonbidatu berezi izan genituen gure artean: Aitor Sorazu Azkoitiko Sahatsa dantza taldeko kidea eta Bizkargi Musika eta Dantza eskolako irakaslea, eta Karmelo Angiozar San Lorentzo dantza taldeko berriztarra. Bi dantza maisu, bi dantza molde. Guztira 55 dantzarik osatu genuen taldea.

Urtero lez, bezperako gaupaseroak oraindik zelaian zeudela iritsi ginen dantzariak Arratera, goizeko 9:00ak aldera. Oraindik bizirik zirauten koadrilakoak agurtu eta zelaian belaunaldi aldaketa eman zenerako dantzari arropak jantzita geunden, mezara sarrera egiteko prest. Aurretik, urteroko argazki ofiziala egin genuen:

Kezka, Arrate 2015: Talde argazkia
Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY- SA

Hona taldea osatu genuen guztion zerrenda:

  • Goiko Ilaran ezkerretik eskuinera: Joseba Aranzabal, Enrike Izagirre, Maialen Araolaza, Oihane Llorente, Ander Garitagoitia, Arkaitz Pascuas, Arkaitz Urreta, Oier Ibarbia, Mikel Sarriegi, Unai Txurruka, Iñaki Arregi, Ekhi Zugasti, Abel Iriondo, Esther Kareaga eta Andoni Iriondo.
  • Bigarren ilaran ezkerretik eskuinera: Idoia Lahidalga, Maier Fernandez, Irati Kortabitarte, Ainhoa Larrañaga, Olaiz Agirrebeña, Leire Andikoetxea, Eneritz Ganboa, Maialen Astigarraga, Olaia Gabirondo, Maitane Fariñas, Amaia Rodriguez, Jone Lahidalga eta Leire Egiguren.
  • Hirugarren ilaran ezkerretik eskuinea: Nerea Ereña, Amaia Gorrotxategi, Maialen Zabala, Maddi Alberdi, Lurdes Odriozola, Nagore Fernandez, Egoitz Blanco, Anartz Fernandez, Endika Arrilaga, Irati Egiguren, Maite Gonzalez, Olatz Mandiola, Naroa Arrizabalaga eta Oier Araolaza.
  • Beheko ilaran ezkerretik eskuinera: Miren Hazas, Nagore de las Cuevas, Roberto Altzerreka, Jexux Larrea, Enrike Corcostegui, Aitor Sorazu, Josu Garate, Karmelo Angiozar, Lisa Corcostegui, Ane Sarasketa, Igor Baroja eta Jone Saez.

11:00etako meza nagusian egin genuen lehen agerraldia. Hamar dantzarik osatutako bi ilara luzek, kapitainak eta bi azkendariek bete genuen elizako pasillo nagusia. Aldare aurrera iritsita, Sorazu eta Angiozarrek Arrateko ezpata-dantza dantzatu zuten.

Kezka, Arrate 2015: Eliza barruan
Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Kezka, Arrate 2015: Elizan ezpata-dantza
Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY-SA

Meza osteko prozesioan, gurutzeari buelta emanda bueltatu ginen eliza aurrera eta han 2 azkendari, Irati Kortabitarte eta Ander Garitagoitia gehitu zitzaizkien gonbidatuei. Ezpata-txikien jarduna ezpatak estu-estu helduta egin zuten laurek, nork baino nork ederrago.

Kezka, Arrate 2015: Prozesioa
Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Kezka, Arrate 2015: Ama Birjina Prozesioan
Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Kezka, Arrate 2015: Ezpata-txiki eliza atarian
Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Zelaira hurbiltzeko ordua iristen zaigu eliza aurrekoak amaituta. 12:30etan, Usartza Txistulari Taldeako Enrike Montero, Ainhoa Urkizu, German Ereña eta Asier Castelosek iriarenaren lehen notak jotzearekin batera egin genuen sarrera zelaira. Jendez lepo egon ohi da ordu horretarako, haur, gazte zein heldu, sagardo eta txorizo pintxo artean jai egunaz gozatzen. Dantzarion tropelak, bueltan-bueltan egin genuen lekua zelaian, talde handia izanik ezpata-dantzan bi parrilla egin behar genituen eta zelai erdiaz jabetzeko premian geunden eta.

Kezka, Arrate 2015: Txistulariak
Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Kezka, Arrate 2015: Zelaira sarrera
Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Ezpata-dantzan, eliza aurrean aritutako azkendariak bikoiztu genituen. Alde batetik, Gipuzkoako ezpata txikien dantzan, Kortabitarte, Garitagoitia eta Sorazuri Igor Baroja debarra gehitu zitzaien. Arrateko ezpata-dantzan, Angiozar, Garitagoitika, Sorazu eta Kortatibarterekin aurrez aurre Ekhi Zugasti, Jone Lahidalga, Jone Saez eta Miren Hazas aritu ziren. Horrela, Oihane Llorente eta Josu Garate kapitainak ezpaten gainean zeudela zortzi azkendariek hartu zuten zelaia.

Kezka, Arrate 2015: Ezpata-txiki zelaian
Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY-SA

Kezka, Arrate 2015: Bi parrillak
Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY-SA

Ezpata-dantzarekin amaitura Arrateko trokeo-dantzak egin genituen. Miren Hazasek egin zituen makil txinienean kapitain lanak, makil handienean, aldiz, Karmelo Angiozarrek eta brokel-makilenean Abel Iriondok. Hona taldeak osatu zituzten dantzarien izenak:

  • Makil txikiena: Jone Lahidalga, Olaiz Agirrebeña, Amaia Rodriguez, Egoitz Blanco, Maite Gonzalez, Nagore Fernandez, Nerea Ereña eta Irati Egiguren.
  • Makil handiena: Josu Garate, Enrike Izagirre, Oier Araolaza, Eneritz Ganboa, Unai Txurruka, Oier Ibarbia, Oihane Llorente eta Ander Garitagoitia.
  • Broke-makilena: Miren Hazas, Jone Saez, Olaia Gabirondo, Ekhi Zugasti, Leire Andikoetxea, Maitane Fariñas, Ainhoa Larrañaga eta Irati Kortabitarte.

Kezka, Arrate 2015: Makil txikiena
Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY-SA

Kezka, Arrate 2015: Makil handiena
Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Kezka, Arrate 2015: Brokel-makilena
Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA

Jardun hauekin zelaikoak amaitu eta erropak aldatu ostean dantzariok ere sagardo eta txorizo pintxoen taldera batu ginen. Aurreko urteetan Krabelingo jatetxean bakaldu ohi izan dugu baina hau itxita zegoela eta , Tiro pitxoiko tabernan hartua genuen bazkaltzeko lekua lehenengoz. Garaiz joan ginen eta azken autobusa hartzeko garaiz irten...

Kezka, Arrate 2015: Bazkaria
Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY-SA

Bazkal osteko zeremoniak ederrak izaten dira dantzariontzat Arrate egunez. Egunean gertatutakoak kofradiako liburuan jaso eta irakurtzen ditu Enrike Izagirrek, Kofradiako kide berriei harrera egin eta Arrateko dantzarien kofradiarekin Arrate egunez hamar aldiz dantzatu dutenei domina jabetzan ematen zaie. Aurten, esan bezala, Karmelo Angiozar eta Aitor Sorazu gehitu zaizkigu kofradiara eta Ainhoa Larrañagak eta Eneritz Ganboak jaso dute hamargarrenez dantza egin izanaren oroigarria. Eguna hasi bezala amaitu genuen, Arrateko zelaian dantzan.

Kezka, Arrate 2015: Angiozar eta Sorazu
Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY-SA

Kezka, Arrate 2015: Ainhoa eta Ganboa
Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY-SA

Hona Felipe Loiolak eta Iñaki Zugastik egindako argazki sorta:

Arrate 2015

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com