2015eko ekainaren 4

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko ekainaren 4ean, osteguna, goizeko 09:05ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Angel Portugal Formoso, Luis Garrido Corral (BILDU udal taldea), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldea), eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

Ez dira bileran izan: Garazi Kuesta Unzain, Miren Tarragona Perez eta Naroa Tubilla Ziganda (BILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Halaber, Pedro Etxarri Olloquiegui Kontuhartzailea bileran egon da.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko martxoaren 26ko Ohiko Osoko Bilkuraren eta apirilaren 24ko Ezohiko Osoko bilkuraren aktak onartzea.

Aktak onartu eta sinatu dira.

2. Aurrekontu aldaketa onartzeko diktamena (2015KO020001).

Alkateak azaldu du diktamena. Honela dio:

“Kreditu aldaketaren espedientea egiten ari denez, 2015eko aurrekontuko gastuen aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziaz, 2015/03/27ko D15/00332 dekretuaren bidez hasia, ogasun eta kontuetarako batzordeak, 2015/06/01ean egindako bilkuran, Ainhoa Zabalo, Mikel Arruti eta Angel Portugalen aldeko botoarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Onartzea 2015eko aurrekontuko gastu-partida batzuen arteko kreditu-transferentzien bidezko Kreditu Aldaketarako espedientea (2015-KALD-000003-00), guztira 245.773,22 euro”


APLIKAZIOA

AZALPENA

PROGRAMA

GEHITU

GUTXITU

2234

Hitzarmena: Kiroldegia

342.20

245.773,22

2107

Gestiorako kontratoa

342.20

245.773,22

GUZTIRA

245.773,22

245.773,22

Diktamena onartu da aldeko 8 botoekin (5 BILDU udal taldea eta 3 EAJ-PNV udal taldea) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialista-Socialistas Vascos).

3. 2014ko Udal Kontu Orokorra behin betiko onartzeko proposamena (2015KO080001).

Honela dio proposamenak:

“Kontu eta Ogasun batzorde bereziak, 2015ko maiatzaren 7an egindako bilkuran, bere oniritzia eman zion 2014. ekitaldiko Kontu Orokorrari.

Kontu Orokorraren espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Beraz, proposatzen da 2014. ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.”

Proposamena onartu da aldeko 8 botoekin (5 BILDU udal taldea eta 3 EAJ-PNV udal taldea) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialista-Socialistas Vascos).

4. 2015. ekitaldiko finantza eta aurrekontuaren informazioaren kontu ematea 2015/04/30eko datan.

21/2003 Foru Arauaren 64.artikuluan ezarritakoa jarraituz, Ogasun Batzordearen lehendakariak, 2015eko apirilaren 30 arteko ekitaldiko finantza eta aurrekontuen egoeraren informazioa igorri dio Udalbatzari.

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

5. Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak (2015KO010001, 2015KO050001, 2015KO040001, 2015KO090001).

Alkateak egindako aurrekontua aldaketaren berri eman du 2015KO010001, 2015KO050001, 2015KO040001, 2015KO090001 espedienteetan jasoak.

Udalbatza jakinaren gainean geratu da

6. Kontuhartzailearen txostenak.

Udalak egindako lau kreditu aldaketa espedienteetan aurrekontu egonkortasunaren, finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzko txostenak egin ditu udal kontu hartzaileak eta haien berri eman dio udalaren osoko bilkurari.

Lau espedienteak hauek dira: 2015-KALD-000006-00 (2015KO010001)
2015-KALD-000005-00 (2015KO050001)
2015-KALD-000004-00 (2015KO040001)
2015-KALD-000002-00 (2015KO090001)

Halaber, 2015. urtearen lehen hiruhilabeteari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostenaren berri eman dio udalbatzari.

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

7. Zinegotzien ondasun eta bateraezintasun aitorpen ereduak onartzeko proposamena (2015ID100001).

Honela dio proposamenak:

“Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 legearen 75.7. artikuluan xedatutakoaren arabera, tokiko ordezkariak kargua hartu aurretik, kargua uzterakoan eta legealdia amaitzerakoan bateraezintasun arrazoien inguruko, eta ondasun eta jardueren inguruko aitorpena egin behar dute.

Aipatu aitorpenak, horretarako osoko bilkurak espresuki onartutako dokumentu bidez egin behar dira.

Lezoko Udalak onartutako azken aitorpen ereduak 2011ko ekainaren 1eko osoko bilkuran onartutakoa dira. Eredu horiek betetzen dituzte indarrean dagoen legediak eskatzen dutena, baina forma aldetik gardenagoak diren Eudelek proposatzen dituen ereduak hartzea proposatzen da.

Horregatik osoko bilkurari luzatzen diot ondorengo

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Bateraezintasun eta jarduteko ezintasunari buruzko arrazoien Tokiko ordezkarien aitorpen eredua onartzea.

BI: Ondare ondasunei eta sozietateetan parte hartu izanari buruzko Tokiko ordezkarien aitorpen eredua onartzea.”

Proposamena aho batez onartu da aldeko 9 botoekin (5 BILDU udal taldea, 3 EAJ-PNV udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

8. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak ekainean bukatzen diren aholkularitza kontratu batzuk aipatu ditu: berdintasuna plana ezartzen lagundu duen Elhuyarren aholkularitzarena, komunikazio enpresarena. Baita ere aipatu du zenbait hiri mantentze obrak ere esleitu dituela (Goiko Plazako frontoiko paretak konpontzeko, kiroldegiko galdara aldatzeko).

9. Galde-eskeak.

Ez dira galde eskaerarik izan.

Adostu da bilera honetako akta onartzeko osoko bilkura ekainaren 10ean goizeko 9:00etan egingo dela, legealdi honetako azkena.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 09:40ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105757tik 1105759ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna