"Animaliak ala pertsonak" erakusketa

Or, 2015-05-29 09:13

Idoia Aizkorretaren lanak ekainaren 4ra arte egongo dira ikusgai Kultura aretoan

Mendokosteak 2015 programaren baitan, Kultura aretoak Idoia Aizkorretaren erakusketa hartu du. Lezoarrak Pertsonak ala animaliak izeneko erakusketa ekarri du jaioterrira; bertan, animalien erretratuak ikus daitezke, pertsonen ezaugarriz eta ofizioz karakterizatuta.

Erakusketa ekainaren 4ra arte egongo da bertan. Eta bisitatzeko ordutegia, honakoa da: goizez, 9:00etatik 13:30etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Arloa edo saila