Oh vino! antzezlana Gezalan

Og, 2016-05-05 10:12

La Líquida konpainiaren lana igandean 20.00etatik aurrera ikusi ahal izango da

Malagako La Líquida konpainiaren Oh vino! emanaldia, datorren igandean, maiatzaren 8an, egongo da ikusgai Lezon, arratsaldeko 20.00etan Gezala auditorioan. Sarrerak Kulturan eta Lezoko Udaleko webgunean eskura daitezke, 8 euroan. Antzezlana gazteleraz izango da.

Oh vino! 
Oh vino! gizakiaren historia propioa da. Kontakizunak ardoari esker gizakia nola iritsi den gizaki izatera du ardatz; ardoari esker zergatik garen garenak aditzera ematen du, zergatik edaten dugun edaten duguna edota ospatzen ditugun zenbait gauza.   

Publikoak, ardo kopa bat eskuan duela, begien aurretik pasatzen ikusiko ditu funtsezko jainkoak, gose diren turkiarrak, faraoi mozkorrak, antzinako komikoak, taberna negargarriak, emakume askeak eta uste baino santuagoak diren asteak.

Horrela, umorea ardatz, neolitiko garaietatik izango duten hurrengo festara bidaiatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

La Líquida konpainia
La Líquida 2013. urtean David García-Intriagok sortutako Malagako antzerki konpainia da. Ikerketa eszeniko, interpretatibo eta testual bidez ironiari, umoreari eta hitzari lotutako proiektuak egiten dituzte. 

Fitxa teknikoa

  • Aktorea: David García-Intriago
  • Zuzendaria: David García-Intriago
  • Zuzendariaren laguntzailea: Susana Almahano
  • Argia eta soinua: Eladio Cano
  • Atrezzo: ESAD- Málaga eta Maribel Fernández
  • Diseinu grafikoa: Davina Muñoz eta Agudeza Visual
  • Iraupena: 100 minutu
Arloa edo saila