Udala ostalariekin elkartuko da

Az, 2015-09-02 11:18

Berdintasun Planaren baitan, Udalak Festetarako Protokoloa jarriko du martxan

Lezoko Udala Berdintasunerako II. Plana ezartzen ari da. Horren baitan, Santakrutzetan eraso sexisten kontrako kanpaina jarriko da abian (irailaren 8an emango da kanpainaren berri).

Kanpainan herriko ostalariak inplikatu nahi dira, eta horretarako, informazio bilera antolatu da bihar, irailaren 3an. Goizeko 10:00etan izango da, Kultura Aretoan. Bileran Noemi Arberas izango da, Gizarte Zerbitzuetako arduradun politikoa. 

Arloa edo saila