Bergarako Udalak gogor gaitzetsi nahi du atzo goizaldean Londresen izandako azken eraso terrorista, non furgoneta batek mezkita batetik irteten ari ziren pertsonak zapaldu eta gutxienez lagun bat hil eta hainbat zauritu gertatu ziren. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei eta zauritutako pertsona guztiak ahalik eta azkarren sendatzea espero du.