Larunbat honetan Agorrosin gaua egin behar zen igerilekuetan. Gaztetxoei zuzendutako gau berezirako puzgarriak, uretako jolasak, musika, etab… zeuden aurreikusita. Baina eguraldiaren iragarpena ez da ona larunbaterako eta Bergarako Udalak, jarduera atzeratzea erabaki du. Hitzordu berria ekainaren 30, ostirala, izango da, beti ere eguraldi ona egingo balu.