Astelehen goizaldean San Pedro kaleko fatxada batetik harri batzuk askatu eta kalera jausi dira. Harriek ez dute inor azpian harrapatu, baina Udalak ingurua hesi eta azterketa azkar bat egin ostean, askatzeko moduan dagoen fatxadako harri zatia botatzeari ekin dio. Horretan dihardute egunean zehar eta asmoa da gaur bertan lanokin bukatzea.