Igande honetan, uztailak 23, Domeka Azokaren beste edizio bat ospatuko da San Martin Agirre plazan.

Merkatu honen helburua berrerabilpena eta artisautza sustatzea da. Aurten hainbat artistek 16 postu jarriko dituzte guztira. Hortaz, 11:00etatik 14:30era bitartean, denetarik ikusteko eta erosteko aukera izango da.