Arratsaldeko haizeteak hainbat kalte eragin ditu udalerrian; zuhaitz eta arrama batzuk bota ditu. Ortuibar inguruan haizeak zuhaitz bat errekara bota du, Arrizuriagan arramak jausi dira lurrera eta Matxiategin, hilerri ondoan, zuhaitz bat jausi eta hiruzpalau auto kaltetu ditu, baina ez da inongo zauriturik izan. Suhiltzaileak eta Udaleko brigada berehala hurbildu dira zuhaitza eta arramak jasotzera. Udalak jakinarazi du Usondo parkean egiten dabilen bezala, jarraituko duela udalerriko zuhaitzen egoera aztertzen.