Uztaileko udaleko osoko bilkuran onartu zen Udal gobernuak aurkeztutako Batzorde informatzaileak aldatzeko proposamena. Honako batzordeak eratuko dira: Ingurumena; Obra eta Zerbitzuak; Hirigintza; Hezkuntza, Berrikuntza eta Ekintzailetasuna; Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa; Kirola; Kultura eta Euskara; Ogasuna; Giza baliabideak; eta Ongizatea. Hala, udal taldeek batzorde horietarako ordezkaria eta -nahi izanez gero- horren ordezkoa izendatu beharko dute hiru eguneko epean. Udal gobernuak aipatu zuen aldaketa horrekin funtzionamendu eraginkorragoa lortuko dela.

 

Gaiz aldatuta, Mizpirualde Zaharren Egoitzako Fundazio Publikoak Udalari egindako lurren zesioa onartu egin zen, eta baita ere Gabonak bitartean proban Goiena Komunikazioa Koop. Elkarteari osoko bilkuren bideoakta egiteko zerbitzua kontratatzea.

 

Azkenik, EH Bilduk Altsasuko gazteen inguruan aurkeztutako mozioa (bertan atxikituta) gehiengoz onartu zen abstentzio bakarrarekin. Mozio horren bitartez Bergarako Udalak desadostasuna adierazten du Fiskalaren zigor eskaeren aurrean, ez du han jazotako gertaera terrorismotzat kalifikatzeko zantzurik ikusten eta berresten du Altsasuko gertaera epaitzeko eskumenak Iruñeako epaitegiarena beharko lukeela izan.