Larunbat honetan, urriak 7, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloari hasiera emango zaio. Aurtengoa hamazortzigarren edizioa da eta antolatzaileak Azkoitiko, Azpeitiko eta Bergarako udalak dira. Gaur eguerdian egin da Azkoitian Zikloaren aurkezpena.

Ekimen bateratu honi esker, nazioarteko eta bertako abesbatza, musikari eta organo jotzaileen emanaldi handiak ekartzen dituzte hiru udalerrietara; 10 guztira.

Bergaran honako kontzertuez gozatzeko aukera izango da Santa Marina Parrokian, 20:00etan:

-Urriak 7, larunbata. Bergarako Orfeoia eta Aitor Olea organo jotzailea.

-Urriak 14, larunbata. 1. zatian Bernhard Marx organo jotzailea. 2. zatian Gorka Zabaleta txistularia, Jose Javier Lera perkusio jotzailea eta Fernando Gonzalo organo jotzailea.

-Urriak 21, larunbata. Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernández organo jotzailea.

Arloa: