Gabonetako kontzertua abenduaren 23an izango da Udal Pilotalekuan, eta aurtengoa jada XXXVIII.a izango da.

Kontzertu berezi honetan parte hartuko dute Bergarako Musika Bandak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Bergarako Orfeoiak eta Aritzeta abesbatzak.

Sarrerak 8 eurotan salduko dira abenduaren 12tik aurrera 18:00etan hasita, eta horretarako bi bide egongo dira:

-www.ticket.kutxabank.es webgunean. Abenduaren 12ko 18:00etatik aurrera.

-Seminarixoko (San Martin plaza) txarteldegian abenduaren 12, 13, 14, 15, 18 eta 19an 18:00etatik 20:00etara.

Pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Eta berrikuntza moduan, online zerbitzuaren zein txarteldegiaren erabiltzaileek gustuko eserlekuak hartzeko aukera berak izan ditzaten, pilotalekuko alde bateko sarrerak internetez erosi ahal izango dira eta beste aldekoak Seminarixoko txarteldegian. Gero, lehenengo egunak pasata, abenduaren 15ean sarrera guztiak bateratuko dira.

Bestalde, kontzertu egunean txarteldegia 19:30ean irekiko da, baldin eta aldez aurretik sarrera guztiak saldu ez badira. Dena dela, Udalak aurretik horren berri emango du.

Arloa: