Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, biharko, martxoak 8, deitutako greba deialdiarekin bat egingo dute Udaletxeko hainbat emakumek.

Horren ondorioz, Udalaren hainbat departamendu geldi egongo dira.

-Gizarte ongizatea: itxita egongo da.

-Idazkaritza: itxita egongo da.

-Kontuhartzailetza: itxita egongo da.

-Liburutegia: 12:00etatik 15:00etara itxita egongo da.

-Artxiboa: itxiko dute 11:00etatik 13:30era.

Eta beste hainbat departamentutan grebak eragina izan dezake 11:00etatik 15:00etara bitartean.

Atxikituta Udalbatzak Martxoak 8ko greba deialdiaren harira egindako adierazpena: martxoak_8_adierazpena.docx