Igande honetan, maiatzak 13, 'Kontu kantari 2, Mendian ibiltari' ikuskizuna izango da Seminarixoan, 12:00etan, Laenananaranja konpainiaren eskutik.

Nanu, Granu eta Kanuto txango bat egiteko prestatzen dabiltza. Arratsalde honetan, mendi tontor gainera igo behar dute, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta...

'Kontu Kantari 2, mendian ibiltari' txotxongiloekin egindako antzerki-kontzertua da betiko euskal kantuak erritmo ezberdinetara eramanez, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten. Txotxongiloez lagunduta, familia osoarentzat ikuskizuna egiten dute.

Arloa: