Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Helburua da ohitura hori berreskuratzea edo horretan jarraitzea; gainera, bide batez indartu nahi da ingurumenari garrantzia ematea eta herria ederragoa bilakatzea.  

Lehiaketa honetan parte hartu dezakete herrigunean kokatutako etxebizitza guztiak; ez ordea landagunekoak.

Balkoiek apainduta egon beharko dute gutxienez uztailaren 4tik 30era bitartean (biak barne). Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du jabeek Udalari baimena ematen diotela egun horietan balkoiei argazkiak egiteko. 

Izen-ematea

Interesatuta dauden pertsonek Udal webgunean izena eman ahalgo dute edo inprimakia bete eta Udal Bibliotekan entregatu beharko dute ekainaren 4a aurretik. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta berau ikusgai izan beharko dute balkoian. 

Balorazio irizpideak

Honako kontzeptuak hartuko dira kontuan: originaltasuna, apaintzearen kalitatea, loreen iraunkortasuna eta loreen diseinua. Era berean, garrantzia emango zaio berrerabilitako materiala izateari. 

Sariak 

Sari banaketa uztailaren 4an egingo da Oxirondoko azokan, 19:00etan. 

Honako sariak banatuko dira:

1. saria: 400 euro. (herriko komertzioetan gastatzeko bonoetan).

2. saria: 200 euro. (herriko komertzioetan gastatzeko bonoetan)