Maiatzaren 27rako, igandea, Natura Eguna antolatu du Udalak Gorla inguruan. Hala, egun hori baliatuko da pagola-Loidiko naturagunea ezagutzeko eta bertan jarduera osagarriak burutzeko.

Hitzordua Gorlan, Iturriberriko kantina inguruan, egin dute. 10:30ean natura gune hori ezagutzeko eta bertako ondarea ikuskatzeko bisita gidatua egingo da. Publiko irekiarentzat zabalik egongo da.

Horrez gain, 10:45ean, bi tailer jarriko dira martxan: bata, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, Intsektuendako hotelak egiteko; eta, bestea, Bigarren Hezkuntzara bideratuta, Faunaren gordelekuak jartzeko tailerra.

Azkenik, 12:30ean, bertaratutako guztiendako hamarretakoa izango da.

Komeni da aurretik izena ematea ekitaldien antolakuntzaren onurarako. Horretarako azkeneko eguna maiatzak 24, osteguna, izango da. Interesatuek Laboratorium Museora jo beharko dute (943 769003). Izena ematen duten guztiek aukera izango dute herrigunetik Gorlara eta alderantzizko bidea autobusean egiteko; autobusa 10:00etan irtengo da geltokitik eta 13:30ean kantinako aparlekutik.